Rabo de Arraia taldea Sydney Rochak (Baluk) sortu eban 1998. urtean kapoeira profesionalki zabaltzeko ikusi eban beharrizanaren ondorioz, ordurarte kapoeira munduan lan egiten ebenek modu informalagoan egiten baiteben; Europako beharrizanetara moldatzea lortu eban horrela.
Gaur egun taldea bere lana Estatuko hiri desbardinetan zabaltzen ari da: Malaga, Bilbao eta Tenerifen. Baita beste toki batzutan ere; Lisboan, Ukraniako zenbait hiritan eta Brasilen, Brasilia hirian, hain zuzen ere.
2006. urtean taldeak CapoeiraCapu ekintza bultzatu dau, Europan gertatutako kapoeirako ekintzarik haundiena mestre ezagunenetariko 22 batu diralarik bertan:
2007an Capoeira Capu-ko 2. edizioa ospatu da parte hartzeko falta ziran bi maisuekaz: Mestre Camisa eta Mestre Moraes. Mestre Poncianinho ere egon zan bertan.